Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/10/28

Kontzertu lirikoak amaiera emango dio 2010eko Musikaldiari

2010eko Musikaldiak aurrera jarraituko du biharr, edizioaren bigarren zatiari ekinez. Egitarauari bihar gauen amaiera emango zaio, kantu eta musika lirikoaren ikuskizunarekin. ‘La Camerata Lírica de España’ elkarteko kide diren Rodolfo Albero tenoreak eta Eusebio Fernández-Villacañas piano-joleak zartzuela eta operaren obrarik ezagunenetakoen bilduma ekarriko baitigute. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera izango da. Sarrerak 5 euro balio du.

Kontzertu honetan programan historian zehar Opera eta Zartzuela generoetan izan diren obrarik famatuenetakoen zatiak eskainiko dira. Programak bi zati ditu. Lehenengoan ondorengoak entzun ahal izango ditugu: F.P. Tostiren ‘Vorrei Morire’ eta ‘Abuchella’, Ch. W. Glucken ‘Orfeo eta Euridice’, R. Shumanen ‘Des Abends’, Donizettiren ‘L’elisir D’amore’ eta Cilearen ‘L’arlesiana’. Bigarren zatian heriko konposizioak eta estatuko musikarienak entzungo dira, besteak beste: Obradorsen ‘Del cabello más sutil’, Montsalvatgeren ‘Punto de Habanera’, Barrera eta Callejaren ‘Emigrantes’, I. Albénizen ‘Granada de la suite Espagnole’, Guridiren ‘El Caserío’ eta Pérez Sorianoren ‘El Guitarrico’.

Kontzertuko esku-programa eta musikari eta abeslariaren informazio guztia PDF formatuko fitxategian dago, zeina jarraian doakizuen.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo