Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/10/27

Hainbat jarduera prestatu dira Liburutegiaren Eguna ospatzeko

Udal liburutegiak jarduera egitaraua prestatu du, Liburutegiaren Eguna ospatzeko xedez. Aurten urriaren 24a –Liburutegiaren eguna- igandea izan denez, jarduerei astelehenean eman zaie hasiera. Hori horrela, ireki berri du “Liburutegiak Topaleku’ kanpainaren edizio berria. Kanpaina hori Liburuaren Zerbitzuarekin eta Eusko Jaurlaritzako liburutegien sarearekin elkarlanean antolatzen da. Kanpaina horren bidez urtero kultura bat ematen da ezagutzera.

Ermuan aurten Mali lurraldea eta bertako kultura emango dira ezagutzera. Horretarako maileguan eraman ahal izango ditugun materialekin erakusketa antolatuko da (liburu, disko, filma, eta abar…), berariazko irakurketa-gida eta azaroan eta abenduan zehar gauzatuko diren beste hainbat jarduera (dantza-tailerra, ipuinak kontatzeko saioak, eta abar.) Hori guztia, Maltarrek Euskadin eratu duten FASODEN elkartearekin elkarlanean. Kanpaina horren barne, zerbitzuak parte hartu du bideo baten edizio eta grabazioan, bertan kultura ezberdinetako erabiltzaileek Euskadiko liburutegietan egiten dituzten gauza eta erabilerak agertuko dira. Bideo hori laster aurkeztuko zaizkigu herritarroi.

Kukumiku: ahozkotasunetik irakurketarako jauzia

Bestalde, astelehenean Kukumiku jarduera egin zen Haurreskolako haurtxoekin. Saroa Bikandik sehaska-kantak, ipuin motza keta errepikapenezko olerkiak kontatu zizkien, entzuleen gozamenerako. Ezbairik gabe, ahozkotasuna ikasketaren oinarria eta irakurketarako lehen urratsa dira. Hori ardatz izanik, udal liburutegiak Haurreskolako umeentzako jarduera antolatu du, liburutegia bera, liburuak, ipuinak eta irakur zaletasuna helarazteko, ekintza dibertigarri eta hurbilaren bitartez.

Saroa Bikandik dinamizatzaileak saio bikoitza egin zuen eta bietan asmatu eta entretenitu zituen gure etorkizuneko gazte irakurleak. Bi urtera artekoentzat Haurreskolan bertan egin zuen saioa eta, bi urtetik gorakoek liburutegira bertara urreratu ziren beren zaintzaile eta hezitzaileekin batera. Saio oso aberagasrria suertatu zen guztiontzat.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo