Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/10/27

Euskal Birusak azokaren eta San Martin kulturalaren jarduerak aurkeztu ditu

Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman ditu aurtengo edizioaren jarduerak, kartelaezagutzera emanez. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; hamahiruan egutegiari jarraiki. San Martin azokak aurten bere hogeita batgarren edizioa beteko du. Aurtengoan ere zenbait berrikuntza prestatu dute antolatzaileek eta horien artean azpimarragarrienak ondokoak dira: iazko animalia erakusketa arrakastatsua mantendu eta handiagotu egingo dela. Hori horrela, aurten estreinakoz ehun ardiko artaldea ekarriko da Errekaldetik Baldespinako parkera. Bestalde goizean eta Komentukua kalean Herri kiroleko erakustaldia egingo da. Eta arratsalderako pilota partidak ikusi ahal izango ditugu Aritzmendi pilotalekuan. Pilotarien artean Mikel Goñi ospetsua izango da. Azkenik, aipatu behar aurten ez dela baba-jan herrikoirik egingo.

Programan jasotakoaren arabera, azoka goizeko hamaiketan zabalduko da jendearentzat. Ordu horretan ere bi kalejirei hasiera emango zaie. Lehena Musika Eskolako trikitilari eta txistulari gazteena eta, bigarrena, Bizkaiko gaiteroena. Umeek jolasak izango dituzte ‘Kulki’ talde arabarren eskutik San Martingo plazan. Bertan herriko ikastetxetako postuak ere izango dira. Ordu berean, ardi taldea jaisten hasiko da Errekaldetik. Animalia erakusketa ere ikusgai izango da Baldespina parkean. Eguerdian, Miguel Mugerzak astobusaren zerbitzuari ekingo dio gaztetxoenen gozamenerako. Hamabi eta erdietan, txindurri dantza eta txitu taldeak euskal dantzen erakustaldia egingo du.. Arratsaldeko ordu batean, erakusleihoen lehiaketako sariak banatuko dira eta herri kirolaren jaialdia hasiko Komentukuan. Luhartz taldeak erromeriari hasiera emango dio seietan, eta baita pilota-partidei Aritzmendi pilotalekuan. Zazpietan Bizkaiko gaiteroek beste kalejira egingo dute eta errifa zozketatuko da plazan. Eguneko programari amaiera esango larrain-dantzarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

Ermuko nekazal azoka ez da egun bakar batera mugatuko, ohikoa den legez San Martin azokak berarekin baitakartza kultura jarduera piloa. Horri San Martin Kulturala deritzo eta azaroko hilabete osoan zehar gauzatuko da. Jardueren berri ere kartelean ematen da, eta horiei buruz zabal eta luze hurrengo batean idatziko dugu.

Euskal Birusa gogorarazi nahi du, ermuarren artean hain estimatua den jai egun hau, ehunetik gorako boluntarioen lanari esker izaten dela posible eta egun horretako; talo, edari, saiheski pintxo eta txerriaren errifen salmentarekin lortzen den dirua, eguneko egitarauaren parte bat eta elkarteak urtean zehar, euskara sustatzeko antolatzen dituen beste zenbait egitasmo , esaterako Drogetenitturri aldizkaria, finantzatzeko erabiltzen dela.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo