Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/18

Bakarrik bizi eta seme-alabak dituzten emakumeentzako egonaldiak

Udaleko gizarte zerbitzuek lankidetzan jardungo dute bakarrik bizi diren eta seme-alabak euren kargura dituzten emakumeentzako egonaldietarako urteroko deialdiko izenematean. Aipaturiko programa hori Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta bere baldintzak Aldundiak kaleratutako 51/2006 Foru Dekretuan jasotzen dira. Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 65. alean argitaratu zen, iragan apirilaren 3an. Deialdi horri atxiki eta izena eman nahi dutenek gizarte zerbitzuetan (Komentukua kaleko bulegoetan) aurkez ditzakete eskariak, apirilaren 28a arte. Gizarte zerbitzuetan inprimaki eredu ofiziala emango dizute eta hori betetzeko edo erantsi beharreko agiriekiko argitasunak emango.

Egitaraua honetan datza; Tarragonako probintziara aste beteko bidai egitea, egonaldian pentsio osoko erregimenean egonik. Bidaia doan izango da eta aurtengo ekainaren 25etik uztailaren 31ra arteko aldian egin beharko. Bidaiaren plazak zozketa bidez egokituko dira eskabidea aurkeztu eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten emakume guztien artean. Zozketa ordenadorez egingo da, notarioa aurrean dela. Zozketa horretan informatikako pisuen sistema bat ezarriko da, aurreko urteetako deialdietan onuradun suertatu ez diren emakumeei mesede egiteko asmoz.

Interesatuek aurkeztu beharreko agiriak deialdia arautzen duen dekretuaren 3 ataleko laugarren artikuluan zehazten dira eta, laburbilduz, ondokoak dira: NANa, familia-liburua eta gizarte segurantzako kartilaren fotokopiak, erroldatze-ziurtagiria, INEMen lan bila egon izana frogatzen duen agiria, Errenta Aitorpena edo hori egin behar izatetik salbuetsita egotearen agiria eta, azkenik, ezkontza baliogabea izatea, banandu edo dibortziatuta egotearen epaia.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo