Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/10

Hautaketa prozesu berri bi martxan

Udal honek bi hautaketa prozesu berri martxan jarri ditu, alor ezberdinetan kontratazioak egiteko. Bi prozesu horiek amaitu eta gero, lan-poltsa bi eratuko dira, egin beharreko kontratazioak aldi baterakoak baitira. Lehenengo prozesuaren bidez, hizkuntza normalkuntzako erdi-mailako teknikari bat kontratatu nahi da. Lanpostua B taldekoa izango da eta lansariari dagokionez, bere soldata 13. mailakoa izango da. Honen egiteko nagusien artean, ondokoak egongo dira, udalbatzak onartutako euskararen erabilera suspertzeko plan estrategikoa aplikatzea eta ebaluatzea; euskararen erabilera suspertu eta normalizatzeko hala erakunde barrura nahiz kanpora begira ekintza sektorialak planifikatu, antolatu eta ebaluatzea. Halaber, udalerri mailako gizarte-eragile, elkarte eta euskararen normalizazioan eragin dezaketen taldeekin harremanak eta koordinazioa areagotu eta suspertzea.

Bigarren prozesuaren bidez, etxez-etxeko laguntzaileak kontratatuko dira, egun zerbitzuak dituen beharrak asetzeko. Lanpostu hau E taldekoa izango da eta soldata moduan jasoko duen lansaria 7 mailari dagokiona izango da. Horien egitekoak, adinekoei edo gaixoei eguneroko gauzak egiten laguntzea izango da. Bi prozesuotan ariketa praktikoak, teorikoak eta elkarrizketak egingo zaizkie izangaiei. Prozesu horien inguruko argibide gehiago jaso edo izena eman nahi dituztenek, Informazio eta Erregistroko udal atalera jo beharko dute. Izena emateko azken eguna, datorren apirilaren 21a izango da. Azkenik, gogoratu, web-gune honetan ere badagoela prozesu horien berri edukitzerik.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo