Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/07

Bizitasun handiko egunak berrikuntzaren astean

Portugaleko Covilha herrian burutzen ari diren eta gaur itxiko dituzten berrikuntzaren astearen barne bizitasun handiko egunak bizi dituzte. Horrela adierazi digute haietan parte hartzera bertara joan diren gure udaleko ordezkariek. Jarduera WATCH IT! proiektuari atxikita dago. Europako Komunitatearen ekimen honek barne hartzen ditu Europako hego-mendebaldeko hiru herrialdeak; hau da Frantzia, Espainia eta Portugal. Aipatu programa ondorengo izenarekin ezagutzen da: ‘INTERREG III B SUDOE’ eta FEDER izeneko fondoekin finantzatzen.

 "Covilhã, Cidade Inovação" astean bildutakoak

Aurkezpen, hitzaldi eta lan-bilera hainbat egin dira dagoeneko. Entzun eta ikusitako guztiaren artean, aipatzekoa da oraindik hasten dagoen proiektu teknologiko pilotu baten aurkezpena. Proiektu horretan gidaririk gabeko ibilgailu inteligentea prestatzen ari dira, mugitzeko eta ibiltzeko arazoak dituzten pertsonei bizitza erosoago egingo diena.

Gidaririk gabeko ibilgailuaren prototipoaren aurkezpena

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo