Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/07

‘Todos nacemos vascos’ antzeztuko da gaur Zineman

Glu-glu konpainiak ‘Todos nacemos vascos’ obra antzerkira eramateko egin den egokitzapena aurkeztuko du gaur Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Obra titulu bereko liburuaren egokitzapena eta EITBko ‘Vaya semanita’ programaren aurreko taldeak, Oscar Terol buru izanik, idatzitako lanean oinarritzen da. Egokitzapen hori Galder Perezek eta Eloi Beatok egin dute. Parte hartzen duten antzezleak ondokoak dira: Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Josean De Miguel, Mari Cruz Melgosa, Galder Pérez eta Cecilia Solaguren. Sarrerak 15 euro balio du eta, zinema betetzea espero den arren, oraindik sarrerak egon badaude eta horiek takilan eskainiko dira.

Sinopsia

Jabugo herriko txurro-saltzailea, Lola, Zerura ailegatzen da. Bertan harriturik geratzen da, han dauden guztiak euskaldunak direla konturatzean. Zerutik egiten duen ibilbidean, honek behin da berriz ukatu egiten du bera euskalduna denik. Hori horela, egokitze prozesu bat pasa beharko du, euskalduna dela onartu ahal izateko.

Antzerkia ‘Todos nacemos vascos’ liburuan oinarrituta dago eta komedia baten bidez, hil ondoren bere euskalduntasunaren berri izaten duen pertsonaiaren gorabeherak kontatzen dizkigu. Ekintza Lola Zerura ailegatzean ekiten da. Han, bera euskaldun jaio zela jakiten du eta harrituta geratzen da. Zeruan dauden beste hainbat pertsonaiaren eskutik euskaldunen mundutik ibilbidea egingo du, hori ezagutzeko. Dauden euskaldun motak; hauek nola ligatzen duten; horiek duten erlijio mota berria: sukaldaritza, eta abar luze bat. Bidaia hori dibertigarri eta harrigarria izango da eta, azkenean, Lolak ezin izango du ukatu euskaldun jaio zenik.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo