Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/05

Teknologia berriekiko konpromisoa

Ermuko udalak ‘’UniEncounter’ izeneko jardunaldiak ireki zituen bart arratsaldez. Jardunaldiok Uni Eibar-Ermua Bigarren Hezkuntzako Institutuak gure udalerrian duen zentroan dira. Egitarauari hasiera eman zion Inazio Ziarsolok, herriko industriak bizi duen gaur eguneko egoera azalduz. Honek esan zuenez, etorkizunari aurre egiteko behar batzuk ase beharko dira, globalizazioak eta lan-esku merkeagoa duten herrialdeetara enpresak lekuz aldatzeak ekarriko dituzten ondorioei aurre egiteko. Konponbideen artean, ‘Teknopolis’ izeneko alternatiba aipatu zuen baina, gehitu zuenez, horrek bakarrik balio izango du gauza oso zehatzetara bideratzen baita.

Segidan, José Antonio Fernándezek eta Sergio Diazek, udal idazkaria eta webguneko administraria hurrenez hurren, hitza hartu eta “Ermuko udala eta Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berriak” tituluko txostena aurkeztu zuten.

Sinopsia

Gure gizartean aurrerapen teknologikoa etengabekoa eta geldiezina da, administrazioa bere barne egonik. Txostenak eszenatoki berri horretara egokitzeko gure udala Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berrien alorrean bultzatzen dituen proiektuen ikuspegi orokorra eman nahi izan du, erronka erabat liluragarria baita. Hari horretatik jarraiki, administrazio elektronikoaren oinarrizko zutabeak azaldu ziren; horren abantaila eta arriskuak, eta gainerako aspektu zenbait. Jarraian, udalak martxan jarritako proiektu garrantzitsuenen berri zehatza eman zen, alor horretan punta-puntako erreferente bihurtu nahi duelako. Arreta eta aipamen berezia egin zitzaion webgune korporatibo honetan lantzen ari garen guztiari.

Jardunaldian irekitzeko saio honetan ez zen entzule askorik bildu, nolanahi ere, antolatzaileek espero duten datozen egunotan jende gehiago animatuko dela. Dena den. Antolatzaileek nahiz hizlariek lehen egunaren inguruan egindako balorazio positiboa izan zen. Gure lankideek pozarren atera ziren, Ermuko udalak Informazio eta Komunikaziorako Teknologia berrien alorrean noraino inplikaturik dagoen eta teknologiok eta herrian eta herritarren bizi kalitatean oro har izango duten eragina azaldu ondoren.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo