Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/04

Logotipoen lehiaketara aurkeztutako materialarekin erakusketa antolatu da

Udal liburutegiak bere logotipoa aukeratzeko deitu zuen lehiaketara aurkeztutako materiala aukeratu eta ikusgai jarri du Teresa Murga eraikinaren etxabeko aretoan. Bertan, lehiaketara aurkeztutako hirurogeita zortzi proposamenetatik berrogei lan aukeratu eta zintzilikatu dira. Lehiaketara parte hartzaile asko aurkeztu zen eta Autonomi Erkidego ezberdinetako partaide ugarik bidali zituzten beren proposamenak. Lehiaketaren irabazlea martxoaren 7an ezagutarazi zuen epaimahaiak.

Logotipo irabazlea Joana Fernández Sánchez gazte ermuarrarena izan zen eta jatorrizkoa ere ikusgai jarrita dago. Honek egindako proposamena, jada, udal liburutegiaren ikono ofiziala da eta paperetan nahiz material guztietan erabiltzen da.

Erakusketa zabalik egonen da datorren apirilaren 7a bitartean, Teresa Murga eraikinean bertan. Zabalik egongo den orduak ondokoak dira: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbatean, goizeko 11etatik ordu 1era bitartean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo