Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/04

Ipuin kontalariaren azken saioan Christian Andersen gogoratu da

Udal liburutegiak hileko lehen astebururo antolatzen duen ‘Kontu-kontari arratsaldean’ jarduera azken larunbatean egin da, apirilaren hasierarekin batera. Saioa aurtengo laugarrena izan da eta Hans Christian Andersen idazle danimarkarrari eta har idatzitako ‘Printzesa eta ilarra’ ipuinari dedikatu zitzaien. Apirilaren 2ko larunbatean, ‘Haur eta gazteentzako liburuen nazioarteko eguna’ ospatzen zenez gero, liburutegiak bere egin zuen Galtzagorri elkartearen proposamena eta saiogile daniarra eta bere obra zabala gogora ekarri ziren.

Saiora berrogeita hamar bat ume eta hainbat aita-ama hurbildu ziren, ipuinarekin gozatzeko. Kontalaria Estibaliz González ermuarra izan zen. Honek, ipuinaz gain herriko ikastetxeetako ikasleek idatzitako dozena bat idazlan ere irakurri zituen. Gainera, saioan ikasleek ipuinaren hainbat pasarte ilustratzeko marraztu dituzten irudiak ere ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek.

Parte hartu duten pertsonak.

Saioa amaitu aurretik, Solozabalek ilarrak banatu zizkien bertaratutakoei, norberak bakoitzaren etxean fruituak ohe azpian sartu eta printze edo printzesak izateko aukera duten frogatzeko. Azkenik, entzuleei gailetak banatu zizkien eta Andersenen jaioterriko herriari buruzko ohitura eta kulturari buruzko hainbat datu osagarri emanez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo