Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/08/23

'Fama' filmaren remakea proposatzen digu gaur aire zabaleko zinearen zikloak

Zeru zabaleko zinearen zikloak laurogeigarren hamarkadako filma oso ospetsu -telebistako saioa ere izan zena- ‘Fama’ titulukoaren bertsioa proposatzen digu gaur gauerako. Produkzioa amerikarra da eta laurogeita hamar minutu irauten ditu. Zuzendaria Kevin Tancharoen da. Filmean, besteak beste, Kelsey Grammer, Megan Mullally, Kay Panabaker, Bebe Neuwirth, Naturi Naughton, Anna Maria Pérez de Tagle, Charles S. Dutton, Debbie Allen, Kherington Payne, Johana E. Braddy, Asher Book y Cody Longo aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan emango da, gaueko hamarretatik aurrera. Euria eginez gero proiekzioa Santiago Apostoluaren elizako aterpeetan egingo da.

Sinopsia

Filmak dantzari, kantari, aktore eta diziplina ezberdinetako artista dohatsuei jarraipena egiten die New Yorkeko Arte Eszenikoen Goi mailako Eskolan dabiltzan laur urteetan zehar. Ikastegian ikasleei bere ametsak bizitzeko eta ospea lortzeko aukera eskaintzen zaie. Baina ez nolanahiko ospea, talentu, dedikazio eta lan gogorraren bidez lortzen denari esker. “Ospea lortzeak kostatu egiten du eta hori ordaintzen hasiko zarete hemendik bertatik zuen izerdiaz”. Esaldi horrekin harrera egiten zien ikasleei Debbie Allenek interpretatzen zuen irakasle gogorrak.

Lehiakortasun bortitza nagusi izango da eskolan. Ikasleek segurtasun eza eta arrakasta lortzeko ametsak uztartuz. Irakasle guztiek proba oso gogorrak gainditu beharko dituzte. Bakoitzak bere jomugak lortzen saiatuko lanean oinarrituz, tartean ikaskideen arteko iskanbilak eta erromantzeak izango dituztelarik. Lagun eta artista lankideen laguntzaz, azkenean, asmatuko dute guztien artean nork merezi duen ospe eta arrakasta lortzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo