Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/03

-Ermua, ‘Uni Encounter- jarduenaldietan egongo da

‘Uni Eibar-Ermua’ ikastetxeak ‘Uni Encounter’ izenpean antolatu dituen teknologia berriei buruzko bigarren jardunaldiak bihar hasiko dira. Ekimena ‘Uni Eibar-Ermua Bigarren Hezkuntzako Institutuaren Informatika sailarena da. Jardunaldiak bihar hasiko dira eta ostiralean amaituko. Inaugurazioan ermuarren partehartzea esanguratsua izango da, hizlari eta ikasle entzule ugari bertaratuko baitira. Hori horrela, jardunaldiei hasiera ematen Inazio Ziarsolo ermuarra izango da. Honek Teknopolis’ proiektuaren lerro nagusiak deskribatuko ditu. Jarraian enpresa aholkulariak aurtengo edizioko logotipoen irabazleari saria emango dio.

Segidan, gure udaleko idazkari eta web-guneko administrari direnak, José Antonio Fernández eta Sergio Díaz hurrenez hurren, hitza hartuko dute. Hauek ordu betez lanean diharduten udal administrazioa komunikazioaren teknologia berrietara egokitzeko erakundeak dituen erronkak eta proiektuak aurkeztuko dituzte. Proiektu horren xedea ondokoa da: administrazio moderno, adeitsu, eroso eta hurbilekoa lortzea. Hitzaldia powerpoint programa erabiliz prestatu da eta ilustrazio eta grafikoak uztartuko ditu. Hitzaldi hori osorik jaso eta eskainiko dugu kanal honetan asteazkenean.

Jardunaldiak eta bertan bildutako ekimenak batez ere helburu tekniko eta dibulgaziozkoa izango dute, aisialdiko jolas-jarduerak albo batera utzi barik. Informatika gaietako adituek eskainitako hitzaldiez gain, tailer praktikoak zein sareko jokoen txapelketak ere izango dira datozen egunetan.

Aurten, berebiziko garrantzia izango duten atalak software askearena eta horren eragina gizartean izango dira. Esan bezala, jardunaldiak apirilaren 4tik 7ra bitartean garatuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo