Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/16

Gurutze Gorriak egingo ditu Eguneko Zentroko erabiltzaileen joan-etorriak

Gurutze Gorriak Eguneko Zentroko erabiltzaileen garraio egokitua egiten jarraituko du, zerbitzu hori itxi bitartean. Itxiera, Bizkaiko Foru Aldundiak Abeletxen eraikiko duen Eguneko Zentro eta Erresidentzia berria irekierarekin bat etorriko da. Zerbitzu hori egiteko kontratua oraintsu esleitu izan da, legez dagokion kontratazio mahaia egin eta gero. Zerbitzu hori, gehienez ere, lau urtez luzatu ahal izango da. Gurutze Gorriak zerbitzu hori egingo du, lan orduko hogeita hamahiru (33) euroren truke, BEZ barne.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera bitarteko lanegun guztietan egingo da, jai egun eta abuztuan salbu, egun horietan zentroa itxita baitago. Egunean Gurutze Gorriak hiru ordu eta erdiz jardun beharko du lan horretan, ondoren zehazten diren ordu tarteetan: goizean 8etatik 10etara bitartean, eta arratsaldean, seietatik zazpi t’erdietara bitartean. Kontratuaren esleipendunak egokitutako ibilgailu berezia eduki behar du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak garraiatzekoa. Ibilgailua gidari eta laguntzaileaz gain, gutxienez 8 pertsona eramateko gauza izan beharko da, eta horietatik bik gurpil-aulkian joaten direnentzat izan beharko dute. Gurutze Gorria izan da lehiaketara aurkeztu den interesatu bakarra.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo