Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/15

UDARAKO LIBURUEN GIDA, jada kalean dago

Udal liburutegiak urtero argitaratzen duen ‘Udarako liburuen gida’ dagoeneko kalean da. Bertan, udara honetan irakurtzeko gomendatzen diren 42 liburu jasotzen dira. Gidan orotariko proposamen eta generoak jasotzen dira, heldu, gazte eta umeentzat, bakoitzaren adinaren arabera sailkaturik.

Gida oso orekatua da; gomendatzen direnetatik kopuru berdina baitute euskaraz eta gazteleraz idatzitako aleak eta baita emakume eta gizonezko autoreek idatzitako tituluak ere. Gomendatutako liburuetatik, hainbat tituluk laburpen txiki bat ere badaramate, irakurleari sakonkiago aholkatzeko asmoz. Kasurik gehienetan, gomendatzen diren tituluek literatura sariren bat jaso izan dute edo, aipamena merezi dute batik bat gazteen atalean, orijinaltasuna edo ilustrazioen kalitatearengatik. Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea da, udan irakurketarekin gozatzeko aprobetxatzen duten irakurleei aukeratzen laguntzea eta, azken batean, irakur zaletasuna sustatzea.

Gidan bildutakoen artean aipatzekoan dira ondoko hauek adin tarteka: gaztetxoenentzat “Lila va al cole” (Edouard Estivill, Montse Domènech). 6 urtetik aurrerakoentzat “Jonasek arazo potolo bat du” (Juan Kruz Igerabide), eta 8 urtetik aurrerakoentzat “Ustez aitona” (Paloma Bordons). 10 urtekoentzat “El bufón que no hacía reir” (Maena García), eta 12koentzat “Zugan pentsatuko dut” (Gloria Llobet). Nerabeen atalean “Después de la guerra” (Carol Matas) eta, azkenik, helduentzat: “La velocidad de la luz” (Javier Cercas).

Gidaren 2500 ale argitaratu dira koloretan, herriko ikastetxeetan, Emakumearen topalekuan, kultura alorrean, liburutegian eta herrian zehar bertan banatuko direnak. Gidan jasotako liburuak, liburutegiko lehentasunezko lekuetan jarriko dira erraz topatu ahal izateko. Bestalde, aipatzekoa da, irakurleek liburu horiek irakurri nahi izatekotan estreinakoz erreserbatu ahal izango dituztela interneten bidez, ondorengo web-guneko helbidean: www.euskadi.net/katalogobateratua/.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo