Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/10

Zeru zabaleko pintura

Igandean, herriko pintura kolektiboak, ‘Mugartea’k urtero antolatu ohi duen zeri zabaleko pintura lehiaketa izango da. Ospe handiko lehiaketa hau urterik urte sendotzen doa eta, oso finkatuta dagoenez, aurtengoa hamabigarren edizioa ospatuko da. Lehiaketan nahi duten artistak eta gogokoen duten teknikarekin har dezakete parte, hori librea baita. Lehiaketako oinarriak ezartzen dutenaren arabera, kategoria bi izango dira; bate, nagusiena eta, bestea, ume/gazteena. Gaiari dagokionez, aldiz, Ermua hiriko ezaugarriak pintatu beharko dira derrigorrez (eraikinak, paisaiak, eta abar). Aurtengo ediziorako sariak zertxobait handitu egin dira; horrela nagusien atalean 650 €uro emango zaizkio irabazleari eta 380 € bigarren sailkatuari. Gainera, aurreikusita daude 100 €uroko bi akzesit eta 250 €uroko saria, pintore ermuar onenarentzat. Gazteen kategorian, sariak 60 eta 30 euro eta materiala izango dira, hurrenez hurren, lehenengo hiru sailkatuentzat.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo