Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/03/03

Hotmail hornitzailea erabilita, komunikaziorik ez

Arazo teknikoak eta udalarekin zerikusirik ez dutenak direla eta, udala ezin da komunikazioan jarri ‘hotmail’ hornitzailearen posta-kontuak darabiltzaten pertsona eta herritarrekin. ‘Hotmaile’en zerbitzariak blokeatu eta moztu egiten du udalermua domeinutik posta elektronikoz bidaltzen den edozein mezu, duela hainbat astetik hona. Arazoa honetan datza: udalermua domeinua komunikazioetarako erabiltzen den nodo batean kokatuta dagoela eta nodo hori erabilita, orain dela hilabete batzuk, enpresa edo pertsona ezezagun batek, zabor-publizitate ugari bidaltzeko erabili zela. Herritar eta informatikarien munduan ‘ingelesezko ‘spam’ hitzaz ezagutzen dena egiteko. Gertaera hori aitzakiatzat hartuta, ‘Hotmailek’ azken hilabeteetan aipaturiko nodoan kokatutako domeinu guztien titularren bidaltzen dituzten mezu elektronikoak –gurea tartean alde batera jarri eta geldiarazi egiten ditu. Erakunde honek hitz egin du ‘hotmail’ hornitzailearekin arazoari konponbide bat emateko eta ahal duen guztia egin du, baina arazoa ez da oraindik konpondu.

Egoera hori dela-eta, udal honek ezin die erantzun ez eta haiekin kontaktuan jarri hotmail hornitzailearen bidez guregana, web-gune hau erabilita, kexa edo iradokizunak; alkatearekin berbetan, matxura abisuak edo informazio eskabideen atalak erabiltzen dituzten hainbat herritarri. Hori horrela, erantzunik jaso ezin gabe dauden kaltetutako guztiei udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen die. Aldi batez, arazoari aurre egiteko, udalak herritarrei gurekin harremanetan jarri eta erantzuna jaso nahi dutenek beste hornitzaileen posta-kontuak erabiltzeko eskatzen die; besteak beste, latinmail; terra; yahoo edo antzerako beste edozein.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo