Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/03/03

Ariel Rot musikariaren kontzertua

Ariel Rot musikariak kontzertua emango du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Argentinarra beste bi lankiderekin etorriko da, hirukote akustiko bat osatu eta ‘Ahora piden tu cabeza’ titulua daraman bere azken diskoa aurkezteko. Sarrerak jada salgai daude eta 10 euro balio dute ikusle orokorrentzat eta 8 euro Zinemako bazkide direnentzat. Sarrerak kultura sailean erosi ahal izango dira arratsaldeko 3ak bitartean eta emanaldia hasi aurretik takilan bertan.

Ariel Rot, -rockeko mitoa-, momentu honetan ibilbide pertsonal eta intimista bat jorratzen ari da musikan. Bide horretarako oso lagungarri zaio, bere aurreko taldeetako esperientzia. Orain, kultur ondareaz gainezka baitatorkigu, ‘Tequila’ eta ‘Los Rodríguez’ taldeen buru zenean, eta gerora bakarka ibili denean baita, idatzi eta jo duen musika onaz blai datorrelako. Rotek maisutasuna adierazi eta lortzen du, atlantikoko ertz bietako herri musikatik edaten duten erritmoak bere eskuetatik pasa eta egungo rock indartsuan bihurtzeko gauza delako.

Arielek aspaldidanik garbi dauka: helburua da disko berri bakoitzean onena ematea; buru-belarri aritzea, horrela emaitza gehienetan duina izango da eta, noizbehinka aparta. Eta bere azken, lana, horrelakoa da, aparta benetan, kreatibotasunaren mailarik gorena erakusten duen horietakoa.

Gaur gauean aurkeztu duen diskoa musikak eman duen emaitzarik zoragarrienetakoa dela esaten dute, melodia, letra, interpretazio, konponketa eta produkzioari dagokionez oso borobila baita. Esan bezala, edozein musikazalek gozatzeko modukoa, baina rock zale zorrotzenak ere asebeteko dituena.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo