Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/03/02

Emakume zuzendariei dedikaturiko zikloa

Hilabete berriari ekiteak, kultur programazioa berritzea dakar. Hori horrela, zine-klubak ere ziklo berriari ekingo dio martxoan zehar, emakume zuzendariei dedikatuko zaiena hain zuzen ere. Hortaz, datorren hiru asteetan zehar beste hiru emakume zuzendarien filmak ikusi ahal izango ditugu. Zikloari gaur gauen emango zaio hasiera, ‘El silencio del agua’ luzemetraiarekin. Filma, Sabiha Sumar zuzendariaren drama bat da, 99 minutu irauten dituena. Sarrerak 2,60 euro balio du eta takilan eros daiteke. Antolatzailea, Berdintasunerako udal saila da.

Kontatzen duen istorioa egiazkoa da. Narrazioa 1979 hasten da, Pakistan herrian islam erlijioa sartzen hasten denean, Zia jeneralak emandako Estatu Kolpearen ondoren. Filmak emakume baten eta Pakistaneko herriaren norabidea azken hogeita bost urteetan lortzen ditu. 40 urte dituen emakume alargun horren eta 18 urte dituen bere semearen istorioa kontatzen da. Asaldaketa sozial eta politikoen urteak izango dira eta Zia jeneralak gerra-legea ezarriko du herrian. Herria islam erlijioaren bidea jorratzen du eta horretara aldatzen da, aurreko izaera musulmana ahantzi gabe. Iragana bat batean, gordinki gogoratuko da…


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo