Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/10

Asteburuko kultur jarduerak

Udaberriaren etorrerarekin eta honek –orokorrean- lagun ekartzen duen eguraldiarekin, guztiok animatzen gara. Hori horrela, udaberri eta udan jarduerak nonahi aurki ditzakegu eta, batez ere, herrietako plaza eta kaleetan. Ekaineko bigarren asteburu honetan Ermuan horren adibide bat izanen dugu, San Antonio auzoan jaietan izango baita eta, horrez, gain dantza erakustaldia eta pintura lehiaketa izango baititugu. Herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak larunbat arratsaldean dantza erakustaldia eskainiko du Zineman, amaitzear dugun ikasturteari amaiera emanez. Ikuskizunean dantza ikasten ari diren ehunetik gora umek parte hartuko dute eta taldeko txistulariek ere bai. Emanaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da eta Zinema hamabost minutu lehenago irekiko zaio ikuslegoari.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo