Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/10

Asteburuan San Antonio auzoa, jaietan blai

San Antonio auzoa jai herrikoien edizio berri bat ospatuko du, gaurtik igandera bitartean. Hiru eguneko egitarauari emango zaio hasiera gaur, ohiko txapliguaren txupinazoarekin. Antolakuntza lanetan auzokoen batzorde batek jardun du, ermuarrei ‘lagun eta senideekin dibertitzeko eta alaitasunez pasatzeko gunea’ eskaintzeko helburuarekin. Ostiralerako antolatu diren jardueren artean aipatzekoan dira play-back’ lehiaketa eta gaueko diskoteka. Larunbatean aukera zabaltasuna eta proposamenen kopuru handia nagusituko dira egunean zehar eta, aipamena merezi dute, besteak beste, umeentzako puzgarriak, tailer eta jolasak, sardina erreen jana, herri kirol ikuskizuna eta ‘Niágara’ taldeak, gauean girotuko duen dantzaldia.

Igandean aurtengo jaiei amaiera emango zaie, programan aurreikusita daudelarik ondoko ekitaldiak: borroka-arteak, aitona-amonen omenaldia, bazkari herrikoia eta dantzaldia ‘Nuevo Grupo’ taldearekin. Iragarrita dagoenez, play-back eta dantza lehiaketetako irabazle eta lehen sailkatuei dirua, loreak eta edariak emango zaizkie sari gisa. Ekitaldiak parke zahar eta berrian, eta 634 errepidearen ondoan dagoen aparkalekuan egingo dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo