Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/02/20

Heziketaren inguruan emakume dominikarraren testigantzak

‘Intered Euskal Herria’ GGKE izeneko elkarteak argazki erakusketa ireki berri du udal liburutegiko erakusketa aretoan. Erakusketa hori ‘emakume bat hezitzea, herri bat hezitzea da’ titulua dauka. Bertan belaunaldi ezberdinetako lau emakume dominikarren bizitzaren zehetasunak erakusten dira. Emakume horiek beraiek zuzenean kontatzen dute, hezkuntzak beren bizitzan eta ingurukoen artean izan duen ondorio positiboak. Testigantza horiek Manuel Charlón argazkilariaren argazkiez laguntzen dira, horietan ikus baitaiteke horien eguneroko bizitzaren nondik norakoak. Erakusketa otsailaren 28ra bitartean izanen da zabalik. Sarrera doan da eta bisitatzeko ordutegia ondokoa da: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta, goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 1era bitartean larunbatetan.

Erakusketa hori, Aukera Berdintasunerako udal sailak antolatu du.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo