Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/02/20

Makillatzen ikasteko tailer koloretsua

8 urtetik 11ra bitarteko hamalau neskatilek hartu zuten parte aurreko larunbatean ‘makilla zaitez liburutegian’ izeneko jardueran. Gazteek makillaje dibertigarri eta originalak pintatu zituzten, ziur aski hastear ditugun inauteri jaietan jantziko dituzten arropen osagarri erabiliko dituztenak. Neskatila bakoitzak ‘Drac’ argitaletxeko liburu eta aldizkarietan jasotako eta liburutegian eskainitako eredurik gustukoena aukeratu zuen. Tailerra burutzeko beharrekoak izan ziren materialak; krema hidratatzailea, purpurina, pinturak eta abar, liburutegiak jarri dituen. Makillatzeko teknikak, aldiz, aisialdiko begirale batek eta honen laguntzaileak azaldu eta irakatsi zituzten. Parte hartzaileek atseginez pasa zuten arratsaldea eta, hurrengo baten ere, antzerako ekintzak antolatzea egokitzat jo zuten. Bigarren tailer honek amaiera eman die liburutegiak antolatutako inauteri aurreko jarduerei, ostegunean hasiko baita festa bete-betan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo