Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/09

Ekaineko zine-kluba, hausnarketarako zikloa

Hilabete honetako zine-kluba zine gay eta lesbianoari dedikatuko zaio. Ziklo tematiko horren barne filma bi proiektatuko dira, ekainaren 9 eta 16ko ostegun arratsaldeko emanaldietan. Ekainaren 9an pantailaratuko da lehena, Ekachai Uekrongtham zuzendari Thailandiarraren ‘Beautiful Boxer’ titulua duena. Filma benetako istorio batean oinarrituta dago eta bertan ‘Kickboxing’ modalitateko boxeolari trabesti ezagun baten drama kontatzen da. Pelikula Ermua Zineman emango da, arratsaldeko 8ak eta laurdenetan. Sarrerak 2,60 €uro balio dute.

Datorren astean, Michael Cuesta zuzendari estatubatuarraren ‘L.I.E.’ tituluko luzemetraia proiektatuko da. Pelikulak hamabost urteko mutil gazte baten istorioa kontatzen du. Mutikoa Howie da, eta aita ez egotean, auzokide batekin aita-semearen arteko ordezko harreman bati hasiera emango dio, harreman horretan samurtasuna eta perbertsioa nahastuz. Bigarren hau, ekainaren 16an, toki eta ordu berdinean. Zikloa Emakumearen udal Kontseiluak antolatu du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo