Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/02/13

2006ko Inauterietako kartela aukeratu eta programa zehaztu da

2006ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi du kartel lehiaketaren epaimahaiak hartutako erabakia eta irabazlearen izen-abizena. Lana ordenadorearekin eginikoa da, bertan benetako argazkiak eta pailazo baten aurpegi marratua uztartzen dira. Kartela Pablo Carballo, 24 urteko, gaztearena da eta irabazle izateagatik 450 euro eskudirutan jasoko ditu. Lehiaketara guztira 45 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago. Horietatik, sei lan aukeratu ziren eta, orain, epaimahaiak dozena erdi horren artean onena, bere ustez, aukeratu du.

Inauteriei hasiera emango zaie, ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Larunbatean, egun osoz haurrentzako jolas eta puzgarriak izango dira. ‘Irulitxa’ txarangak arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera kalejira egingo du. Gauean, dantzaldia izango da herriko plazan, ‘Nexo’ izeneko taldearekin. Asteartean. Berriz, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideek kalejira egingo dute goizean goizetik. Arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, zazpietan, ‘Hortzmuga’ taldeak eskainitako kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko dantzaldiarekin eta ‘Jamaica Show’ taldearen musikarekin.

Kartela


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo