Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/02/13

Udalaren web-gunea berritu egin da

Ermuko Udalaren web-gune hau berritu egin dugu, barrutik nahiz kanpotik. Ataria (www.ermua.es) urtebete pasatxo bete duenean kanpoko aldea aldatu egin dugu nabigagarritasunari mesede egiteko eta web-guneari funtzionaltasuna gehitzeko xedez. Web guneko administratzaile Sergio Diazen hitzetan aldaketaren helburua ‘zibernautentzat orrialde erakargarriagoa egin nahi izan dugu, erabilerrazagoa bihurtuz’. Nolanahi ere, birmoldaketa ez da azaleko itxura aldaketa hutsa izan, eduki eta informazio berriak gehitu baitzaizkio, guneak balio erantsi handiagoa izan dezan. Egitura berriak orokortasunetik jauzia egiten du zehaztasunera, eta orrialdearen lehen blokean Ermuari buruzko datu orokorrak jasotzen dira. Ataza-barran ikus daitekeenez atal horri ‘Ezagutu Ermua’ titulua jarri diogu. Honen ondoan, Udala dago, eta jarraian informazio ugari eta anitza: kultur agenda, hautaketa prozesu, bando, iragarki oholeko agiri, udalbatzako akta, izapide, ordenantza eta abar luzeari buruz berri jaso ahal izateko. Atal hau ia bere osotasunean bikoiztuta dago, ‘herritarren partaidetza’ lemaz jasotzen baita eskuman.

Web-gunearen irudia.

Gainera, hemendik aurrera eta apurka-apurka, herriko kirol elkarteetako eta hauek parte hartzen dituzten lehiaketetako berriak ere jasoko ditugu. Teknologia berrien erabilera eta garapenean honelako hobekuntzak egitea behar bat da, etengabe eboluzionatzen eta egokitzen dioan internet bezalako medioan. Itxuraren eta edukien aldaketarekin batera, egokitzapen tekniko hainbat ere egin behar izan ditugu oraingo honetan, orrialde nagusia nabigatzaile gehienekin (Mozilla, Firefox, Nestcape, eta abarrekin) bateragarri egiteko eta ondo funtzionatzeko. Orain arte, Microsoften Explorer izenekoarekin soilik ikus zitekeen arazorik gabe. Udal web-gunearen eguneko bisiten bataz besteko metatua, hirurehun pertsona dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo