Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/03/02

Gazteriarentzako 2006ko programazioa ezagutzera eman da

Gazteria zinegotzigoak orri elebidun bat kaleratu du, gazteentzat aurten programatuko dituen ekintzak aurkeztu eta ezagutarazteko. Orri horretan adierazten denez, aurreko urteetan harrera ona jasan duten ekintzak mantendu egin dira programazioan eta honi, beste berri batzuekin gehitu zaizkio. Lehen multzo horretan, kasurako, tailerrak eta zine emanaldiak ditugu eta, bigarrenean, kultur eta aisia-bidaiak. Azken proposamen hori indartsu sartu da, iaz egindakoek oso harrera ona jasan eta partaide kopuru handia izan zutelako. Guztira lau txango edo irteera aurreikusita daude. Horien datak ez daude oraindik zehaztuta, baina aldez aurretik iragarriko dira eta baina izen-emateak zabalduko.

Lau txangoak, ondorengoak dira: lehena, Madrilera, parlamentua eta ‘Warner Bros’ parkera; bigarrena; Bartzelonara, Gaudiren Familia Santua eta ‘Port Aventura’ ezagutzera; bigarrena, Granada eta Alhambrara eta, azkena, eskiatzera. Halaber, hiru hiletik behin tailer ezberdinak antolatuko dira, gutxi gora-behera hogei bat ordu iraungo dutenak.

Amaitzeko, azarorako terrore-zinearen zikloa iragarri da. Ziklo horren barne hiru filma proiektatuko da eta, horietako bakoitzean, anbientazio eta errepresentazio lana Udal Antzerki Tailerreko kideek egingo dute.

Programación juvenil


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo