Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/07/28

Ermuak bidezidor berri bi ditu, oinezkoek ibiltzeko

Ermuak bidezidor berri bi ditu, oinezkoek paseoan ibiltzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta gure Udalak 650 metrotik gorako luzera duten bi bidezidor berri inauguratu dituzte gaur goizean. Lehenengoak, Izarra eta Garbigunea lotzen ditu, TVA enpresaren eraikinaren ondoan eta BI-3302 errepidearen albotik. Bigarrenak, Okin-Zuri eta Vialbe gaina lortzen ditu, kasu honetan BI-2301 errepidearen albotik joanda. Paseo horiek egiteko proiektua Errekazabaleta (Hambre) eta Urtia errekastoen inguruak errekuperatzeko planaren barne txertatzen dira. Paseoak egitea 290.998 euro kosta da eta obrak Olabarri enpresak ein ditu. Gastatutakotik Bizkaiko Foru Aldundiak 180.000 euro jarri ditu, toki.ekintza planaren laguntza gisa, Agenda 21 jardueren barne.

Ibilbide berri biak gaur goizean inauguratu dira, irekita utziz herritarrak erabili ditzaten. Inaugurazio ekitaldian Ingurumeneko Foru zuzendari den Maria Uribe eta Udalbatza osatzen duten alderdietako zinegotziak izan dira. Gure udala azken urteetan hainbat lan egin ditu herri bide ezberdinetan, herritarrei aisialdi eta kirol azpiegiturak eskaintzeko xedez. Eginkizun horren barne, txertatu behar ditugu gaur inauguratu eta zabaldu diren bidezidorrak. Horien ibilbideak errekaren ondotik doaz, zaratatik gabeko ingurumen berdetik, errekako uraren soinu eta haren begetazioaren artean. Ekimenak helburua zonalde horiek errekuperatu eta gordetzea da.

Okin-Zuri–Vialbe eta Izarra-Garbigune ibilbideen deskripzioa

Okin Zuritik –Vialbera doan bidezidorrak 413 metroko luzera eta %2tik 10era bitarteko desnibela du. Ibilbidea Okin Zurin hasten da, Hierros Abilleira enpresaren aurrez aurre. Altuerari dagokionez 190 metrotara dago eta errekaren ondotik doa. Bidetik aurrera jarraituz gero Hierros Bilbao enpresaren atzetik pasatzen da, altuera hartuz eta Ongaraiko lurrekin bat egiteko. Azken zatia errekastotik aldendu egiten da mendian gora eginez, Vialbe gainera heldu arte. Zati honek dauka maldarik handiena.

Izarratik Garbigunera arte dioan bidezidorra motzagoa da, 243 metro besterik ez baititu. Ibiltzeko bestea baino errazagoa da, altuera igoerarik ez eta apenas desnibelik ez baitu. Hasierako kota 187 metro dira eta bukaerakoa berriz 195,50 metrokoa. Ibilbidearen hasiera Izarran dago, Tesouro Zeramika enpresaren aurrez aurre. Hortik abiaturik, Garbigunera arte ailegatzen da, errekaren bide ondotik.

Jarduera hauen bidez espazio horietan zuhaitz eta zuhaixka hainbat landatu dira. Hain zuzen ere, 115 landare berri jarri direlarik. Jarritako espezien artean, huntza, ereinotza, lizar arrunta edo gorostia ditugu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo