Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/01/13

Irakurleek -neguko libururik onena- hautatuko dute

Irakurleek eta, oro har, udal liburutegiko erabiltzaile eta herritarrek neguko libururik onena hautatuko dute, lehiaketa eta bozka bidez. Aurreko hilabetean liburutegiak kaleratutako azken irakurketa gidan gomendatutakoen artetik bat aurkeztu beharko dute. Zerbitzuak proposamenak aurkezteko epea zabaldu du, irakurleen iritziaz jaso eta horien gustu eta lehentasunen berri eskuratzeko asmoz. Gidan proposatutako aleetatik at beste libururen bat irakurri dutenek, hori aurkeztu eta proposatzeko aukera izango dute, liburu horri bozkatzeko beste gustatu bazaie behintzat. Lehiaketan parte hartu eta bere iritzia ematen duten herritar guztien artean hainbat liburu zozkatuko dira, datorren otsailaren 28an.

Lehiaketan parte hartzeko inprimaki bat bete eta liburutegian bertan entregatzea nahiko da. Inprimakian pertsonaren datuak eta Eguberriko gidan irakurtzea proposatzen ziren liburuetatik zein den gehien gustatu zaiona adierazi besterik ez dago. Jarduera eta lehiaketa honen bidez irakurleek dituzten gustuei, genero, estilo, autore eta abarrei buruzko datuak atzematen laguntzen du. Halaber, irakurtzeko zaletasunari eta laguntzen dio.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo