Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/01/09

Gazteria zinegotzigoak lokaletan biltzen diren gazteentzat egitaraua prestatu du

Gazteria zinegotzigoak herrian zehar sakabanaturik dauden lokal ugaritan biltzen diren gazteentzat aisialdiko egitarau berri bat prestatu du. Ekimen berri honen estreinako proposamenak bi aukera eskaintzen ditu: Lehenengoa areto-futboleko txapelketa da, zeinean herrian zehar dauden lokaletako kideek parte hartu ahal izango duten. Izen-emateak kultura sailean egin ahal izango dira urtarrilaren 10etik 20ra bitartean. Izen-emateak 60 euro balio du eta, izen-ematearen %50 berreskuratu ahal izango dutelarik parte hartzaileek. Partidak ostiral eta larunbat iluntzean jokatuko dira udal kiroldegiko areto nagusian, iluntzeko 8etatik gaueko 11etara bitartean. Liga txapelketaren datak eta taldeak, izena ematen duten taldeen arabera egokituko dira. Antolatzaileek hiru sari jarri dituzte: lehena, telebista eta DVDa; bigarrena; Play Station 2 kontsola eta, hirugarren eta azkena, afaria taldearentzat. Ligari amaiera emateko festa erraldoia antolatzea aurreikusita dago Ariztmendi pilotalekuan.

Bigarren proposamena, mozorro-lehiaketa da, gazte lagunek eta horiek erabiltzen dituzten lokalak jantzi eta girotzeko xedez. Izen-ematea otsailaren 6tik 17ra bitartean egingo da, kultura saileko bulegoetan. Epaimahaia Antzerti Tailerreko eta gazteria saileko osatuko dute. Sariei dagokionez, antolakuntzak bi sari eskudirutan ematea aurreikusi ditu. Talde irabazleari 600 euro emango zaizkiolarik eta 300 € bigarrenari, hurrenez hurren. Argibide gehiagorako edo iradokizunak egiteko deitu 943 17 91 61 telefonora edo idatzi oij-gib@udalermua.net helbide elektronikora.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo