Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/02/06

Peio Añorga liburutegian izango da, arratsaldean kontu-kontari saioan

‘Arratsaldean Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –otsailaren 7a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa ‘Jenio Gaiztoa’ lanarekin Haur eta Gazteentzako Euskadi Literatur saridun Peio Añorgak egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 5 urtetik aurrerako umetxoentzat.

Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo