Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/02/06

Baroja Collet artista eibartarrak Lobianora ekarri du bere obra

Baroja Collet artista eibartarrak Lobianora ekarri du bere obrako hainbat lan eta erakusketa jarri du otsaila honetan. Ekarritako lanen artean eskulturak, grabatuak eta collageak daude. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du eta hilabete osoan irekita izango da, hain zuzen ere, otsailaren 28ra bitartean. Erakusketa lanegunetan arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu ahal izango da eta asteburuetan baita goizez ere, goizez 12etatik ordu 2etara, arratsaldez ordutegi bera mantenduz. Sarrera dohainik da.

Hainbat datu biografiko

Baroja Collet artista oso ezagun eta oparoa da. Le Creusot (Frantzian) herrian jaio zen 1957. urtean. Eibarren bizi da gaztetatik, bertara ekarri baitzuten 1964an. Grabatua Mari Puri Herrero eta Gabriel Ramos Urangarekin ikasi zuen. Debako Artisautza Eskolako irakasle eta Grabatu Kalkografikoko arduraduna da 1983az geroztik. Grabatuaren teknikan sakondu zituen, Ignacio Chillidarekin.

Soraluzen dagoen ‘Itzal’ grabatu eta edizio tailerra sortu zuen, Mari Fran Agirregabiriarekin batera. 1997an grabatuak eta Michel Hubert Lèpicuche poetaren hitzak biltzen zituen eta “Mallarmeren Betazalak” titulua zuen liburua aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena zentroan. Hiru urte beranduago, “Eibartarrak” izeneko grabatu serie aurkeztu zuen Eibarko Portalean. 2001ean El Cairon (Egipto) egingo zen bienalean Espainiak jarri beharreko pabilioirako aukeratua izan zen.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo