Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/01/09

Gazteentzako jarduerak Zineman, asteburuetan

Gazteak Informatzeko Bulegoak gazteentzat antolatzen dituen asteburuetako aisialdi proposamen eta ekintzak berriz hasiko dira, hurrengo aste bukaeratik aurrera. ‘Torretako asteburuak’ goitizenez ezaguna den ekintza hau, urtarrilaren 14tik aurrera eskainiko da berriz ere. Hori bai, egoitza berrian, hemendik aurrera Ermua Zineman egingo baita Torretako dorretxean egin ordez, bertan Enplegu eta Eragintza saila kokatuko baita laster. Ekimen honek 10 urtetik 14 bitarteko gazteei biltzeko eta elkarrekin dibertitzeko toki bat eskaintzen die, kontsolekin, mahai jokoekin edo tailerrekin jokatu eta entretenitzeko. Halaber, erabiltzaileek ikus-entzunezko gela bat erabil gai dute, gazteek gogokoen dituzten kirol ikuskizunak edo filmak taldean ikusi eta jarraitu ahal izateko.

Hori guzti hori, Ermua Zinemako lehen solairuan izango dute, asteburuetan, urtarrilaren 14tik aurrera. Ordutegia ondorengoa da: larunbatetan 16,30etatik 20,30etara eta, igandeetan, 17,00etatik 20,30etara bitartean. Igandeetako lehen ordu erdian, filmak proiektatuko dira. Argibide gehiagorako, jo kultura saileko bulegoetan egon den gazteak informatzeko teknikariarengana edo deitu haren telefono zenbakira: 943 17 91 61.

Ekintzen eskaintza


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo