Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/02/05

Higiénico Papel taldeak –Lentas pero seguras- obra antzeztuko du

Higiénico Papel talde asturiarrak –Lentas pero seguras- obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta hileko agendan bildutako eskaintzaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan erosi daiteke biharko arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, sarreran bertan.

Sinopsia

Umorea ardatz nagusi harturik –zenbaitetan gozo eta beste hainbatetan garratz-, barrea eta hausnarketa eragiteko asmo osasuntsuarekin, "Lentas pero seguras" parodia dibertigarria da, gure garaiko emakumeen eguneroko arazoak jorratzen dituena: gure gizartearen atsekabe eta stresa, erabakiak hartu beharraren eta aukera ezberdinak sortarazten dituzten estualdiak, denboraren halabeharrezko joana eta norbere burua maitatzen ikasteari buruzko beharraz, bizi dugun bizitzan kosta ahala gozatuz eman dezagun. Estilo arin, dinamiko eta hitzekin jolastuz, muntai atsegina prestatu dute, musika eta koreografiak uztartuz...

Fitxa teknikoa


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo