Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/02/05

‘Nahita’ aldizkariaren aurtengo lehen alea argitaratu da

‘Nahita’ aldizkariaren azken alea, jada kalean dago. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen lehen aldizkaria moldiztegitik irten berri da. 2009ko lehen aldizkari horrek emakumearen balio eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak lantzen jarraitzen du. Ale honetan zabal eta luzeen landutako gaia emakumeak artean egindako ekarpen eta lanari buruzko erreportajea da. Bigarren orrialdean Jabekuntza Eskolaren hileko egitarauaren zehetasunak jasotzen dira. Segidan editoriala dator, non krisiaren eta horrek emakumeengan izan ditzakeen ondorioen inguruko hausnarketa egiten den, soldata ezberdintasunak oraindik orain mantentzen baitira. Ezagutzen al duzu? atalean, Berdintasunerako kontseiluaren lana ezagutarazi eta laguntza behar duten pertsonak atenditzeko erabateko zerbitzua aldarrikatzen duen plataformaren argibideak jasotzen dira.

Ale honek argazki-inkesta mantentzen du, oraingo honetan jostailuak sexistak izan daitezkeen edo ez galdetuz herritarrei. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, letra-zopa dakarrelarik. Kontrazalak hainbat berri interegarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Guk aldizkariaren formatu elektronikoa eskaintzen dugu, pdf formatuan. Hori ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Astelehenean Jabekuntza Eskolako tailer berri bati ekingo zaio: "Gure gorputza eta horren desioak aztertzen" titulukoa

Jabekuntza Eskolak emakumeen gorputza eta desioak aztertuko dituen tailerra antolatu du. Proposamena identitatearen ildoan kokatzen da. Tailerrak hogei ordu iraungo ditu eta otsaila eta martxoko astelehenetan egingo da. Lehen saioa astelehenean izango da, arratsaldeko seietatik zortzi eta erdietara bitartean. Izen-emateak 10 euro balio du eta unibertsitarioek parte hartzeagatik kreditu bana eskuratu ahal izango dute. Trebatzailea Inma Merino andrea izango da.

Ikastaro honetan gorputzaren esplorazioa, kontrola eta zaintzarako ariketa praktikoak landuko ditugu. Horrez gain, gorputzak dituen esanahi kulturalak aztertuko ditugu, sexualitate, tabu eta erruez eta sexualitate ezberdinek suposatzen duten trangrezioaz hausnarketa eginez, sexualitatearen adierazpen ezberdin horiek jabekuntza pertsonal eta kolektiboa areagotzen laguntzen dutela ohartaraziz.

Argibide gehiagorako, edo izena emateko joan Izelaieta kaleko egoitzara edo deitu bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo