Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/01

‘Ombuds’ enpresak Valdepina aparkalekua kudeatuko du

‘Ombuds’ enpresak Valdespina Markesaren parke azpiko aparkalekua kudeatuko du, gaurtik hasi eta urte amaierara bitartean. Udalak aipatu enpresari esleitu dio azpiegituraren kudeaketa, urte honetako azken egunera arte hasieran, eta 9,09 €uro/orduko prezioan. Zeharka kudeatzeko sistema berri honek ez du aldaketarik eragingo zerbitzuan, gaur egunera arteko baldintzak bere horretan mantenduko baitira. Hau da, goizeko 8etatik iluntzeko 8ak bitartean txandaka eta minutuka aparkatzeko azpiegitura honek indarrean dituen tarifa berdinak kobratzen jarraituko du. Halaber, herritarrek aparkalekua gehiago erabiltzeko eta ibilgailuen erabilera hirigunean arrazionalizatzeko helburuarekin, autoak sartzen dituzten gidariek dohainik izango dituzte lehenengo bi orduak.

Orain arte zerbitzuaz arduratzen ziren langileak Udalak berak zuzenean kontratatzen zituen. Hemendik aurrera berriz, langileak ‘Ombuds Zerbitzuak S.M.’ enpresarenak izango dira, administrazio kontratu bidez horri zerbitzua azpikontratatu zaiolako. Langileen eginkizuna, besteak beste, aparkalekua, zaindu, kontrolatu eta garbitzea izango da. Udalaren eta enpresa horren artean sinatutako kontratua beste sei hilabeterako luzatu ahal izango da, lau urte bete arte. Kontratuaren indarraldia gaur hasiko da eta aurtengo abenduko 31ra arte iraungo. Abuztua kontratutik kanpo dago, instalazioa oporrengatik itxita egongo delako. Zerbitzua esleitzeko prozesura gonbidatutako hiru enpresetatik bi aurkeztu dira; hain zuzen ere ‘OMBUDS’ eta ‘DELTA ZERBITZUAK’.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo