Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/01/30

Fede Iturriagagotiak baturiko hegazti bilduma ikasleek bisitatu ahal izango dute datorren astetik aurrera

Ikasleen artean naturarekiko errespetua eta zaletasuna piztu eta irakasleentzako materiala osatzeko asmoz Euskara sailak proiektu berri bat jarri du martxan. Badira urte batzuk, Fede Iturriagagoitiak ermuarrak Ermuan habia ipintzen duten txoriak aztertzeari ekin ziola, hainbat material batu zuen eta hori umeen zabaltzeko asmoz Ermuko hegaztiak izeneko posterra argitarau da aurten, bertan gure mendietan ikus ditzakegun hegaztiak agertzen dira, Ermuan euskaraz esaten diren moduan izendatuak eta baita gaztelaniaz ere, inork azterketa sakonagoa egin nahiko balu errazago suerta dakion.

Hauxe da gure ingurua ezagutzeko modua, eta ezagutuz, errespetatzeko eta zaintzeko. Euskarri hau aitzaki, berriro ere gogora ekarri nahi dizuegu Fede Iturriagagoitiak txori hauek eta beste hainbat ugaztun disekaturik dituela. Sallabenteko ikastetxean txukun-txukun jarrita daude erakusketa egonkor batean. Erakusketa hau ikusi eta bilduma hau osatu duen autorearekin bisita gidatua lotu nahiko bazenute, Euskara sailarekin harremanetan jartzea besterik ez daegin behar, 943 17 91 47 telefonora deituz.

Urte askoz espezie bilketan egindako lan hori gure ikasle gazteentzat oso probetxagarria izango delakoan gaude. Ekimena iragartzeko euskara sailak kaleratu duen kartela beheko lasterbidearen bidez eskaintzen dizuegu, pdf formatuan.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo