Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/12/11

Las Grotesques bikoteak –En ocasiones veo armarios- antzezlanarekin dator Lobianora

‘Las Grotesques’ antzerki taldeak En ocasiones veo armarios tituluko muntaia dakar bihar Lobiano Kultur Gunera. Funtzioa gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da eta sarrerak 5 euro balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta hileko kultur programazioaren barne txertatzen da. Ikuskizun zuzena da, umorezkoa eta barregarria.

Obrak ‘Las Grotesques’ konpainiaren sketchik onenak biltzen ditu. Istorioak oso fin lotu eta josita daude eta protagonista nagusiak bi monje Tibetanoak dira, nortzuek bizitzaren inguru7ko teorizazioetan murgiltzen diren. Parodiak, ezustekoak, dramak eta absurdoak osatzen dute obra hau, 2004ko udan aurkeztu zena eta oso harrera ona jaso duena. Bihar Ermura datorkigu, zuzendarien bertsio berriaz, nahasketa berriarekin eta ardoari gertatzen zaion bezalaxe, ondua, urteen poderioz. Ordu eta erdiz umorea, umore ona, noski, ezin bestelakoa izan.

Konpainia

Elena Lombaok eta Alaitz Cabriadak osatzen dute egun Las Grotesques taldea. Arte Dramatikoko Eskolan elkar ezagutu ziren 1994. urtean. 2002.enean beraien lehen ikuskizuna aurkeztu zuten, duten izen bereko kafe-antzerkia, harrez geroztik hainbat lan arrakastatsu izan dituzte.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo