Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/01

Ikasleen konpromisoa, ingurumena iraunarazteko

‘Ongarai Eskola’ eta ‘Eskolabarri’ ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek haurren ezohiko Osoko Bilkura bat ospatu berri dute Udalbatzako talde politikoetako arduradunekin batera. Jarduera berezi hori ‘Toki-Agenda 21’ programaren barne txertatzen da. Berrogeita hamar bat ikaslek hartu zuen parte jarduera elebidun horretan, zeintzuk aldez aurretik ingurumenari buruzko hainbat arlo landu dituzte ikasgelatan. Zehazkiago esateko, hiriko hondakin solidoen kudeaketa aztertu dute, ikuspuntu bikoitzetik. Batetik, alor teorikoan, ikastetxetan bertan zeintzuk hondakin sortzen dituzte aztertuz, bertan erabilitako birziklatze-prozesuak eta, etorkizun hurbilean, hondakinok gutxitzeko dituzten aukerak. Bestetik, alor praktikoan, ikastetxetik kanpo jardun dute udalerriko diagnostiko orokorra egiten, egoera ezagutu ondoren, proposamen zehatzak luzatu ahal izateko.

Osoko Bilkura berezi honetan ikasleek hobetzeko hainbat proposamen luzatu zizkieten udalbatzako kideei. Halaber, ingurunea zaintzearen ardura guztioi dagokigun hainean, ikasleek beraiek hartutako konpromiso indibidual eta kolektiboak ere adierazi zizkieten zinegotziei. Ikasle gazte horiek ‘Toki-agenda 21’ programa ezagutu eta berori landu dute modu ezberdin eta entretenigarrian. Horretarako, teoria eta praktika uztartu dituzte; herritarrei eginiko inkestak direla medio landa-lana jardunez, elementu eta instalazioak bisitatuz eta, hausnarketaren ondoren, prozesuok hobetzeko aipatu bilkuran proposamenak luzatuz. Proposamen ugari eta oso desberdinak ‘Ongarai Eskolako’ ikasleek lau ekintza nagusi proposatu zituzten. Ondokoak, hain zuzen, etxeko olioa jasotzeko kamioiaren maiztasuna eta zerbitzu horri buruzko informazio gehitzea; paper-edukiontzi gehiago jartzea, zuloa handiagokoak instalatzea eta horiek gehiagotan hustea. Halaber, adierazi zutenez edukiontziak garbitu, zaindu eta apurtutakoak aldatu beharra dago eta, amaitzeko, sentsibilizazio kanpainak egin beharko lirateke, pegatina, biorriko eta argitalpen eta guzti. ‘Eskolabarri’ ikastetxeko gaztetxoen iritziz, Garbiguneari buruzko informazioa gehitu beharko litzateke; Santa Ana auzoan pilak eta arropa jasotzeko edukiontziak ipini eta eraikuntza berrietan lurrazpiko edukiontziak jar daitezela eskatzen jarraitzeko. Azkenik eta kaleen garbiketari dagokionez, paperontzi kopurua gehitu; Zubiaurre kaleko txikleak garbitu eta pertsonak nahiz animaliak lorategiak errespetatzeko seinaleak ipintzea lehentasuntzat jo zuten.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo