Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/11/26

Emakumeenganako indarkeriaren kontra kontzentrazioak, gizon eta emakume ugari bildu zuen

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioak gizon eta emakume ugari bildu zituen bart arratsean Orbe Kardinalaren plazan. Egun osoan jasandako euriak ordu bete eskaseko atsedena eman zuen justu arratsaldeko zazpietatik aurrera. Arratsaldea oso hotza izan arren, pertsona ugari bertaratu zen herriko plazan egindako ekitaldira. Aurkezle lanak Natalia Cabana gazteak egin zituen. Honek hitza eman zien alorreko zinegotzi den Natividad Alonsori, Imanol Bustinduiri, Maria Rosario Arrizabalagari eta Zipriztintzen gizonen taldeko Juan Fernandez eta Jabi Munoz kideei, biolentzia modu horren inguruko hausnarketak eta mezuak zabaldu eta konpartitzeko bertaratutakoekin.

Ubatzak berretsi egin du gaur goizean ekitaldian irakurritako erakunde adierazpena

Udallbatzako hainbat kideek eta gizarte eragileren ordezkariekin batera pankarta bati eutsi zioten. Pankartan ondoko leloa irakur zitekeen: ‘Emakumeak eta gizonak genero biolentziaren kontra. Eraso gehiagorik ez”.

Bart arratsean irakurritako erakunde adierazpena berretsi egin du gaur goizean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuran. Adierazpen hori herriko etxebizitzetara zabaldu eta banatu da, alkatetzak luzatutako bandoa dela medioa. Adierazpen hori “pdf” formatuan eskaintzen dugu, beheko informazio gehiagoren lasterbideari lotura eginez.

Argazkian bart arratseko ekitaldira hurbildutako jendea eta horretan erabilitako pankarta Argazkian ikus daiteke ekitaldiko aurkezleak bertaratutakoei hitz egiten dien unean

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo