Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/11/21

Gazteria sailak bidaia antolatu du eskiatzera joateko

Udaleko gazteria sailak elurretara joateko txangoa antolatu du. Bidaia abenduan bertan egingo eta partaideek Candanchura joango dira, bigarren aste bukaeran. Bidai hori 18 urtetik 25era bitarteko neska-mutilentzat izango da. Izen-emateak egiten hasita daude, Lobiano Kultur Gunean. Ekimena aurtengo 2008ko programaren barne dago eta aisialdi-txangoa izango da. Candanchura abenduaren 13tik 14ra bitartean joango dira. Izen-emateak 50 eurotik 80era bitartean balio du, interesatua ermuarra den ala ez. Izen-ematearen barne daude joan-etorria, egun bateko ostatua pentsio erdian eta teleaulkian ibiltzeko paseak.

Izena emateko interesdunek orriak bete, NANaren fotokopia entregatu eta kuota ordaindu behar dute. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Lobianon kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono zenbakiak ondokoa da: 943708700. Posta elektronikoz idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij-gib@udalermua.net. Bulego horren ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostegunera goizez 11etatik ordu 1era eta arratsaldez 4etatik seietara bitartean. Ostiraletan, goizez bakarrik dago zabalik, goizeko 11,30etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Izena emateko azken eguna abenduaren 5a da, dagoen lekua lehenago bete ezean, plazak mugatuak baitira. Argibide gehiagorako, ikus beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bidez eginiko lotura.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo