Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/11/19

Hileko zine-klubak aurrera ekoizpen kanadarriei dedikaturiko zikloarekin

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurrera jarraituko du azaroko emanaldiekin. Azaroko zine-klubeko emanaldiak zine kanadarrari dedikaturik daude. Bihar “Wilby wonderful” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Kanadiarra da, eta Daniel Maclvorrek idatzi eta zuzendu du. Zinta komediaren generoan txertatzen da nahiz eta ukitu dramatikoak ere badituen, eta 99 minutu irauten ditu. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Paul Gross, James Allodi eta Rebecca Jenkins. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Wilby izeneko irla txikian gauzatzen da komedia ilun hau. Horretan bizitzaren egiari, eraldaketari eta buruaz beste egiteko lekua topatzeko zailtasunari hitz egingo zaigu. Hainbat urtez kanpoan izan ondoren, Sandra Anderson emakumea Wilby izeneko herrixkara bueltatzen da, kafe zehar bat berrirekitzeko asmoz. Istorio horren parean, ezagutuko da bertako Danek bere buruaz beste egiten saiatuko duela eta Stanek drogekin arazoak dituela.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo