Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/05/27

Jaia bihar, Ermua K.E. Bizkaiko Prefente mailara igo dela ospatzeko

Ermua Kirol Elkarteak amaiera emango dio bihar 2004-2005 denboraldi onari, Begoña taldearen aurka etxean jokatuko duen azken partidarekin. (Ermua vs Begoña, 17:00etan, Teodoro Zuazua futbol-zelaian). Ermuko taldea dagoeneko Bizkaiko Lehen mailatik Preferenterako jauzia egin du, kategoriaz matematikoki igo baita aurreko jardunaldiko emaitzen arabera. Talde gorriak zuzenean lortu du gora egitea, 2004-2005eko denboraldi honetan bigarrengo sailkatu baita. Begoña taldeak jarraitzen dio, baina elkarren artean lau puntuko aldea dagoenez hark ez dauka Ermua harrapatzerik azken partida irabazita ere. Aurtengoarekin, Ermua K.E. mailaz igotzen duen bigarren denboraldia jarraian da, iaz Bizkaiko Bigarren mailatik Lehenera pasa baitzen. Manolo Pinilla entrenatzailearen taldeak etxean eta bere zaletuen babespean agur esango dio denboraldiari. Biharko jardunaldia ‘jai eta ospakizun’ eguna izatea espero da eta, emaitzak sailkapenean aldaketarik ekarri ezin badu ere, gorritxoek Begoña mendean hartu nahi dute eta horretan ahaleginduko dira. Ermua K.E.k ‘erregulartasunari esker’ aurten lortu dituen emaitzak erantzunezinak dira; egun sailkapenean 67 puntu ditu, 20 partida irabazi, 7 berdindu eta, bakarrik, 6 galdu dituelako.

Ospakizunak

Jaiari hasiera emango zaio partida ekin baino lehen, zaletuak Patxi plazatxoan bilduko baitira ordu laurden beranduago ‘Irulitxa’ fanfarrearekin kalejiran joateko futbol-zelairaino. ‘Irulitxa’ partidako atsedenaldia ere girotzeaz arduratuko da. Partida jokatzen den bitartean Andaluziako kultur zentroko ‘Los Pisha’ taldeak musika joko du, jokalariak animatzeko xedez. Partida amaitu ondoren, eta jokalariak dutxatzen diren bitartean, ordu erdiz dantza egiteko musika saio egingo da, jarraian, jokalari, zuzendaritzako kide eta zaletuek herriko hiri guneraino kalejiran jaitsiz. Jardunaldiari amaiera emateko, jokalari eta zuzendaritzako kideek elkarrekin afalduko dute Ermuko jatetxe batean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo