Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/12/12

Atzerritarrek erroldako izen-ematea berritu behar dute

Europako komunitatekoak ez diren eta egoitza-baimen iraunkorra ez duten 290 inguru atzerritarrek Ermuko Udal erroldan egindako izen-ematea berritu behar dute, inskribatu zirenetik bi urteko epea bete baino lehen. Estatuan indarrean dagoen legeriak izapide hori egiteko eskatzen die, erroldan 2003 abenduaren 22a baino lehen inskribatu zirenentzat. Indarreko legeriaren arabera hemendik aurrera gurekin dauden atzerritar guztiek izapide eta berritze hori egin beharko dute, izen-ematea egin zutenetik bi urte bete baino lehen. Interesdunek erroldaren izen-ematea berritu ezean izen-ematea iraungitzat jo dezake besterik gabe, horrek erroldan baja eta eskubideen galera ekarriko lukeelarik. Hori horrela, udal idazkaritzatik eskutitz bana bidali zaio interesatu bakoitzari, egoera eta egin beharrekoa azalduz. Izen-emate horiek berritzeko epemuga egun gutxi barru amaituko denez gero, oraindik izapidea egin ez duten eta egoera horretan dauden atzerritarrek edo horiek ordezkariek Informazio eta Erregistro bulegotik pasa daitezela lehenbailehen.

Erroldan egin beharreko izen-emate berritze hori idatziz egin behar da. Horretarako bi eredu erabili daitezkeelarik; lehenengoa, interesatua bera izapidea egitera doanean erabili beharrekoa da, eta, bigarrena berriz, interesatuaren ordez jardungo duen beste pertsona edo ordezkari bat bidaltzen denean erabiltzekoa. Agiri eredu horiek interesdun bakoitzari bidali zaion eskutitzarekin batera igorri dira. Nolanahi ere, atzerritarrak bere nortasuna kreditatzeko indarrean dagoen eta dagokion agiri aurkeztu beharko du, hau da; pasaportea edo AIZ. Inskripzioa berritzeko nahi edozelako zalantzak argitzeko interesdunek Informazio eta Erregistro atalera joan daitezke eta bertako 943 17 91 42 telefono zenbakira dei dezakete.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo