Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/08/04

Gaur hasiko da aire zabaleko zinearen zikloa

Aurtengo zeru zabaleko zine zikloa gaur gauean hasiko da. Zikloari hasiera emango zaio gaur abentura-filma baten proiekzioaz. Filma hori "10,000" da. Produkzioa iparramerikarra da eta abenturazko generoan kokatzen da. Zuzendaria Roland Emmerich da (Independence Day filma egin zuena) eta bere iraupena 109 minutu dira. Filmean, besteak beste, Steven Strait, Camilla Belle, Cliff Curtis, Omar Sharif, Tim Barlow, Marco Khan, Reece Ritchie eta Mo Zinal parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Euria eginez gero filma Santiago Apostol eliz atarian proiktatuko da.

Sinopsia

Garai horretan gizakiak eta piztiak basatiak ziren eta mamut handia Lurraren zehar ibiltzen zen. Garai hartan, gizateria betirako forjatu zuten asmoak eta sineskeriak jaio ziren. 10,000 filmak ehiztari gazte bati buruzko istoria kontatzen du. Ehiztari honen misioa armada bati gidatzea da basamortu baten zehar. Bidean, borrokatu behar izango dute historiaurreko harrapari eta “dientes de sable” tigreen kontra eta bitartean zibilizazio galduta aurkitzen du. Han maite duen emakumea askatzen saiatzen da, soldadu gaizto batek bera edukitzearen obsesioa duelako.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo