Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/07/09

Santixauak gero eta hurbilago

2008ko ‘Santixau jaiak’ gero eta hurbilago ditugu. Gure kaleetan, jai giroa nabarria da. Obra eta zerbitzuetako lankideek jada, astelehenetik banderatxoak jartzen ari dira, kaleak apaintzeko. Bestalde, programa jada herritarrei banatu zaie, etxebizitza bakoitzean ale bana utziz. Tirada 7000 aletakoa izan da. Horietatik, 6500 ale herritarroi banatu zaizkigu eta gainerakoak ondoko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko dira. Egitaraua bi formatutan atera da, ohiko esku tamainakoa (B5) poltsikoko tolesgarria.

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratu dute elkarlanean. Egitarauaren azalean Ernesto Etxaberen kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko argazkilari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra, drogen prebentzioari, tratu onei eta euskararen erabilerari buruzko mezuak jasotzen dira. Halaber, Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoa ere erantsi da. Programa horren bertsio digitala, sakatu beherago dagoen informazio gehiagoren atalean kontsultatzeko. Egitarauari astelehenean emango zaio hasiera, koadrilen arteko jokoekin.

Argazkian elizaren aurreko plazatxoan jarritako bandetratxoak ikus daitezke

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo