Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/07/07

Udaleku irekiek egitarauaren erdia bete dute

Udaleku irekiek egitarauaren erdia betea dute. Pasa den astean hasitako udalekuek egitarauarekin aurrera darraie eta aurten progaramatutako ekintzen erdia eginda daude, dagoeneko. Pasa den astean, lehen hezkuntzako seigarren mailakoak eta DBHko lehen eta bigarren mailakoak Frias aldera abiatu ziren, bertan bost egun pasatzeko eta abenturazko jarduerak egiteko, hala nola, espeleologia, tirolina, kayak eta abarrak. Ertainak eta txikiak, berriz, Ermuan eman dituzte egun horiek eta egun bat kenduta, eguraldia lagun izan dutela esan daiteke, egun hauetan hondartzara eta mendira joateaz gain, hainbat jolas eta joko berri egin dituzte.

Gaur Udalekuetako azken asteari ekingo diote. Ertainek Aixolako instalakuntzak ikusiko dituzte eta bihar Nafarroako Astiz herrira joango dira egun batzuk pasatzera. Txikienek, aldiz, gaurko eguna Ermuan egingo badute ere, bihar Mungiako Izenaduna basoko parke mitologikoa ikusiko dute eta hurrengo egunetan Gamarra eta Aia eta Oriora joango dira. Ostiralean, udalekuak amaituko dira eta azken jaialdi handia izango da Ermuan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo