Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/11/22

Konponbide informatiko bi kontratatzeko prozesuak abian daude

Udal honek eraginkortasunean aurrera egiten jarraitzeko asmoz bi produktu informatiko kontratatzeko deia egin eta prozesuak abian jarri ditu. Lehenengoa CITRIX konponbidea izenez ezagutzen da eta honetan datza: aplikazio-zerbitzari bat jartzean eta bertan erakundeko langileek beren ohiko lanerako erabiltzen dituzten tresna guztiak bertan txertatuan. Langileek CITRIX izeneko terminal batzuk edukiko dituzte eta erakundearen edozein tokitik lan egin ahal izango dute, bakoitzak bere software eta hardwaredun ekipo bana eduki beharrik gabe. Lan egiteko modu berri hori ezarrita, giza baliabideak eta denbora aurreztuko dira, hasieran diru inbertsioa behar izango den arren. Etorkizunean, ekipo bakoitza konfiguratu eta mantendu beharko ez duenez, Ermuko udalaren sareaz arduratzen den langileak denbora izango du arazoei modu eraginkor eta zuzenagoan heltzeko.

Bigarren produktua, espedienteak kudeatzeko programa bat da. Erosketak aski garbi erakusten du udalak administrazio hau modernizatu nahi duela, ermuarrei zerbitzu hobea eman nahian. Programa berria aurreko beste baten ordez jarriko da, egun dagoen hori zaharkituta geratu baita, sinadura digitalaren eskaera eta behar berriei erantzun ezinik. Sinadura digitala beharrezkoa du udalak, etorkizunean web-gune honetan administrazioko izapide elektronikoak egiteko aukera eskaini nahi duelako. Programa berri horri esker espediente guztiak kontrolatuta egongo dira, hasieratik bertatik eta artxibatzen direnera arte. Horrela, langileen lana erraztu egingo da, herritarrei erantzuteko epeak laburtu egingo dira eta paper kopuru askoz ere txikiagoa erabiliko, prozesua osorik informatizatua egongo delako. Azken batean, udaletxeko espedienteen kudeaketa arindu eta azkartu egingo da, herritarrei zerbitzu hobeagoa eskaini ahal izateko.

CITRIX kontratazioa

Expendienteak gestionatzeko programa kontratazio


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo