Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/06/05

Ermua Hiria izeneko XIV. literatur lehiaketaren sariak

Ermua Hiria XIV. Literatura saria aurtengoan Madrilera joan da. Epaimahaiak Manuel Sánchez Vicente saritu du, “La Eternidad” lanarengatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Albazetera joan da ataleko akzesita, Juan Lorenzo Collado Gomezek idatzitako “La joya” lanarengatik, hain zuzen ere.

Euskarazko narratiba eta poesiako saria Jon Etxabe Garitazelaia nafartarrari (Etxarri-Aranaz)eman zaio, “Makurgaitzak” eta “Bala hutsak irakurriz” testuengatik. Akzesita hutsik laga da. Narratiba ataleko saridun bakoitzak 425 euro eskudirutan jasoko du.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria a Juan Alberto Sánchez Castro beasaindarrari egokitu zaio, “La Soledad” olerkiagatik. Euskarazko irabazlea esan bezala, Jon Etxabe Garitazelaia izan da, “Bala hutsak irakurriz” konposizioarekin. Poesia generoan eta gaztelania atalean akzesita eskuratu du, Hernaniko Antonio Casado da Rochak “Cerebración” izeneko lanari esker. Euskarazko olerkietan akzesita Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrari egokitu zaio.

Saritutako lan guztiak web gune honetan ikus eta irakur daitezke, udal liburutegiaren loturan. Poesiako irabazle bakoitzak 275 euro eskuratuko ditu. Akzesitarekin saritutakoek, aldiz, José Morla Diez artisauak irakurketari buruzko alegoriaren oroigarria hartuko dute. Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, lehiaketara aurkeztutako lan kopurua iazkoaren pareko mantendu dela. Horietatik, 54 narratiba atalean -27 gizon eta 17 emakume- eta beste 35 -19 gizon eta 6 emakume- olerki edo poemetan. Euskarazko narratiba modalitatean 5 lan -4 gizon eta emakume 1- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan zortzi -5 gizon eta 3 emakume-.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: José Luis Marcos, Virginia Muñoz, Cándido Pascual, Juan Carlos Vivián eta Elena Roldán, udal liburutegiko bazkideak, eta Angela Rabadán eta Miguel Fernández udal liburutegiko lankideak. Euskarazko epaimahaikide izan dira Kaltxango AEK euskaltegiko Mari Feli Mantzisidor, udal euskaltegiko irakasle Gotzone Txurruka, udal euskara zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri, eta udal liburutegiko arduraduna Sara Gago.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo