Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/05/26

Esteban Eguren abokatuak, PROIMERSA eta PROMOSAko kontseilariak, utzi egin gaitu

Esteban Eguren abokatu eibartarra atzo hil zen Bilbon, 55 urte zituela, azken hilabeteetan bizitza publiko eta sozialetik at mantendu duen gaixotasun larri baten ondorioz. Eguren Ermuko udaleko sozietate publiko bietan, PROIMERSAn eta PROMOSAn alegia, kontseilaria zen, horien sorreratik, 1992 eta 2000. urtean, hurrenez hurren. Ermuko Udabaltzak haren familiarekin bat egiten du une samintsu hauetan, ´Debabarreneko ekintzaile konprometitu eta nekaezin’ honen galerarengatik bere doluminak adieraziz. Gorpua errautsi egingo da bihar goizean Elgoibarren eta, arratsaldean, Eibarren ekitaldi zibila izango da bere oroimenez, Txantxa-zelaiko zelaigunean arratsaldeko 7etan hasita.

"El Correo" egunkariak utzitako argazkia.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo