Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/05/29

2007. urteko LEPan eskainitako plazetarako izen-emateko epea jada zabalik dago

2007. urteari dagokion Lan-eskaintza Publikoa jada martxan dago. Aste honetan bertan ireki da hainbat kategorietako 5 lanpostu betetzeko prozesuetan izena eman eta parte hartzeko epea. Eskaintza horren barne bi motatako plazak eskaintzen dira; batzuek txanda librekoak eta beste batzuek barne-sustapenez betetzekoak. Eskaintzaren iragarkia orain egun batzuk argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, maiatzaren 23ari dagokion 125. alean, hain zuzen ere. Hori dela eta, iragarki horren biharamunetik kontatzen hasita hogei egunen buruan izena emateko epea zabalik dago, hau da, ekainaren 12ra bitartean (hori barne). Prozesuotan parte hartzeko eskariak Abiapuntu bulegoan bertan aurkez daitezke edo bertara postaz bidaliz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Txanda librean beteko diren lanpostuak ondorengo hauek dira: lorezain ofizialaren lanpostu bat (1) udal liburutegirako administrari baten (1) lanpostua eta Herritarren Segurtasun alorrerako administrari baten (1) beste lanpostu bat. Barne-sustapen bidez beteko direnak, ondorengo hauek dira: Komunikazio eta euskara lanpostu bat (1) eta kultura teknikariaren beste bat, zeina meritu lehiaketa bidez hornituko den. Lanpostu horiek betetzeko prozesuaren xehetasun guztiak (oinarriak, herritarrentzako informazio orriak, eskabide eredua, eta abar) erakundearen web-gune honetan bertan kontsultatu ahal dira, herritarrentzako informazio atalean eta horren barne lan-eskaintza publikoaren atalean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2017 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo